hikhasi.com - albisteak

2015(e)ko urtarrilaren 4(a), igandea

Gogoeta 2014/12/10

Aupa! Atzoko klase magistralean hiru talderan aurkezpena izan genuen. Azken aurreko klasea izanda eta talde asko falta zirela ikusita hiru aurkezpen egitea erabaki zen. Lehen taldearen gaia "La web 2.0 en escena" izan zen eta bigarren taldea "e-learning" -ari buruz aritu zen. Azkenik hirugarren taldearen txanda izan zen.

Gaurko klase magistralari erreparatuz, gaur Hot Potatoes programa erabiltzen hasi gara. Honen bidez ariketak sortzen dira, hainbat motatakoak izan daitezkeenak: letra zopak, gurutzegramak, etab. Binaka jarri gara eta ariketa pae bat diseinatu ditugu.


http://rebeca2014ikt.blogspot.com.es/2014/12/hot-potatoes-denborapasak-eta-ariketak.html 
Ondoren bideo interesgarri batzuk sortzeko Go! Animate programari buruz aritu gara. Gainetik aztertu dugu eta tutorial edo azlapen bideo bat ikusi dugu honekin nola lan egin daitekeen ikusteko.

https://www.youtube.com/watch?v=Wxch7vl4CcU

Hau eta gero, komikiak sortzeko oso interesgarria iruditu zaidan web orrialde batera jo dugu, Pixton webgunera hain zuzen ere. Horrela, binaka komiki bat sortu dugu, egia esan harrituta geratu naiz eskaintzen dituen baiabide anitzak probatzen ibili naizen bitartean. Oso komiki ederrak sortu daitezke eskaintzen dituen trenekin. Hona hemen adibide bat:

http://de3a10.blogspot.com.es/ 

Azkenik, klaseari amaiera emateko, audioa lantzeko programa ezberdinak ikusi ditugu taldeka: goear, spreaker, etab. Nire kasuan goear programan ibili naiz probak egiten. Bertan musika entzun daiteke eta denetarik gainera, bilatzailearen bitartez norkbere gustuko musika entzun dezake, baita ordenagailko musika igo ere.

http://maestros20.webnode.es/multimedia/goear/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina