hikhasi.com - albisteak

2015(e)ko urtarrilaren 4(a), igandea

Gogoeta 2014/11/26

Kaixo lagunok! Hemen nago astero bezala IKT ikasgaiak ematen dizkigun gora beherak kontatzeko asmoz. Atzoko klase magistralean beste talde biren aurkezpenak ikusi genituen. Lehen taldeakaurkeztu zuen gaia "Interneten arriskuak" izan zen eta izenak dioen bezala, internetek dituen arriskuak azaldu zituzten, gehien bat hezkuntzara begira. Ondoren etorri zen taldeak "Segurtasuna interneten" gaia landu zuen, aurreko taldearen artikuluaren jarraipen modura. Hauek interneten seguru ibiltzeko jarraibide batzuk eskaini zituzten.

Gaurko klase praktikoari dagokionez, ikasleentzat ariketak sortzeko edota erabiltzeko dauden programa batzuk aztertu ditugu. Hasteko, Ardora programa ikusi dugu. Bertan ariketak diseinatu daitezke, gure etorkizuneko ikasleek gai bat lantzea nahi badugu, horren inguruko ariketa diseinatu dezakegu tresna honen bitartez.

http://bitacorasdesimplekaay.blogspot.com.es/2013/05/ardora.html


http://clic.xtec.cat/es/jclic/curs/d73m5/d73m5t6.htm
Ondoren, beste webgune bat ikusi dugu, Zona Clic izenakoa. Hemen ez dira ariketak sortu behar, ariketak sortuta daude jada eta bilatzea baino ez da behar. Bilatzailean nahi dugun gaia jar dezakegu eta honi buruzko ariketak egon ezkero, betan agertzen dira. Oso interesgarria iruditzen zait klasean landutakoa beste formatu batean (digitalean) lantzea, umeak apurka apurka ohitzen joan daitezen.
http://www.adrformacion.com/cursos/educaplay/educaplay.html



Hirugarrenez, Educaplay plataforma aztertu dugu. Hau aurreko programa bien arteko "mix" bat dela esan daiteke, izan ere, ariketak sortzeko aukera emateaz gain, aurretik sortuta dauden ariketak erabiltzeko aukera ematen digu. Klasean binaka jarri gara eta ariketa bat sortu dugu:

http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/1668087/ordenagailuaren_zatiak.htm

Klasearen azken txanpan Storybird webgunean sartu gara. Hau ipuinak sortzeko trensa oso on bat da eta klasean bakoitzak bere istoriotxoa sortzeko denbora izan du. Egia esan, ikasgai honetan landu ditugun tresna gehienak bezala, hezkuntza mundurako oso baliagarria iruditzen zaidan webgunea da hau. Hona hemen nik klasean sortutako ipuintxo laburra:


https://storybird.com/chapters/jokin-eta-mamuta/?token=2va9yrvng7


http://tutorialesedutic.wikispaces.com/Storybird

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina