hikhasi.com - albisteak

2015(e)ko urtarrilaren 3(a), larunbata

Gogoeta 2014/11/12

Klase magistralean bi taldek egin genuen aurkezpena. Nire taldearen gaia "IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" izan zen eta IKT-ek gaur egungo hezkuntza sisteman duten eta eduki beharko luketan lekuari buruz aritu ginen. Gure ondoren aritu zen taldearen gaia "Internet eta eskola" izan zen.

Gaurko klase praktikoari dagokionez, bibliografia egiteko arauekin hasi gara hasieran. Hauek oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit, burutu behar dugun modulu lanerako eta beste hainbat lan ezberdinetarako behar-beharrezkoak direlako. Lan serio eta antolatu batek bere bibliografia APA arauak kontuan hartuta erikita izan behar du.

Gai hau bukatu ondoren, interneten markagailuak jartzeko balio duten zenbait web orrialde ikusi ditugu: Delicious eta Connotea esaterako. Oso erabilgarriak iruditu zaizkit pertsonalki, beste pertsonekin gustuko link eta web orrialdeak elkarbanatzeko erraminta egokiak dira.

Microsoft Word programarekin ibiltzeko denbora ere izan dugu. Nahiz eta gehienok aspalditik erabiltzen dugun programa izan, gaur ikusi ditugun zenbait erabilpen ez nituen ezagutzen oraindik. Programa honetan hainbat gauza nola egin azaldu du Karmelek: letra-tartea aldatzea, orrialdeetan tituluak jartzea edota markatzaileak besteak beste.

Klasearen azken zatian, modulu lanean bideo bat egi n behar dugunez, bideo batzuk aztertu ditugu. Hauetan zenbait alderditan fijatu gara: musikan, irudian eta pertsonaien ahotsean batez ere. Horrela, bideoek zituzten akatsak ikusiz, gure lanetan kontu gehiago izango dugulakoan gaude eta emaitza hobetzeko balioko digu.

Hona hemen klasean ikusgai izan dugun bideoetako bat: "El maltrato sutil"




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina