hikhasi.com - albisteak

2015(e)ko urtarrilaren 3(a), larunbata

Gogoeta 2014/11/19

Atzoko klase magistralean ere bi talderen aurkezpenak izan genituen. Talde biek gai berdintsua jorratu zuten, azpigai ezberdinei garrantzia gehiago emanez.

WebQuest metodologia lantzen hasi gara.Bernie Dodgek zioenez, informazio gehiegi dago interneten umeen esku eta horri aurre egieko sortu zuen metodologia hau. Metodologia honetan internet bidezko bilaketa ematen da, bilaketa gidatua. Ikasleari galdera bat ematen zaio eta horren erantzuna bilatu beharko du bilaketa gidatu horren bidez. Oso metodologia interesgarria iruditzen zait honako hau, interneten bilaketa lanak egiten ikasten dute ikasleek baina modu kontrolatu batean, arriskutik at. Hemen dituzu WebQuest batzuk.

Sei atal izan ohi dituzte WebQuest-ek:
http://imantilla07.wordpress.com/webquest/
  1. Sarrera: Bi helburu ditu: Ikaslea gaiaren inguruan bideratzea eta Ikaslearen motibazioa sustatzea. 
  2.  Zeregina: Lortu behar duen zeregina zehazten zaio. 
  3. Prozedura: Zeregina lortzeko ema behar diren urratsak eta lan egiteko moduari buruzko orientabideak ematen dira. 
  4. Baliabideak: Informazio bilaketan denbora alferrik ez galtzeko ematen direnak (webguneak, entziklopedia digitalak…).
  5.  Ebaluazioa: Ebaluazioa zer den eta kontutan hartuko diren irizpideak. 
  6. Ondorioak: Komunean hausnarketa egiten da: prozesuaz, zailtasunaz, etab.   
 
Bestalde, hauek dira WebQueste-en ezaugarri nagusiak:
  • Gaitasun intelektualaren garapenaren laguntzaile da.
  • Transmititu eta konpartitu daitekeen metodologia da.
  • Metodologia malgua da.
Gaiarekin bukatzeko, WebQuest motak bereiztuko ditugu iraupenaren arabera:
  • Iraupen motza: 1-3 ekintza. Gaia ezagutu eta antolatu.
  • Iraupen luzea: aste 1 edo hilabete 1. 
  • Miniwebquest: Oso motza.

Beraz WebQuest metodologiarekin ikasleek bilaketa lanak egiten ikasten dute modu kontrolatu batean. Honetaz gain lan kooperatiboa ere landu daiteke taldeka lan eginez. Azken finean, gaur egun IKT-ek eta internetek gizartean duten garrantzia ikusita, modu ezin hobea da WebQuest metodologia ikasleak mundu honetan abiarazteko, modu gidatu eta seguru batean.



http://region6pd.ncdpi.wikispaces.net/Padlet+2
Gaia aldatuz, ondoren Padlet programarekin ibili gara. Honen bidez hormairudiak edo muralak sortu ditugu binaka. Ni Erlantz Pazosekin jarri naiz eta ordenagailuen bilakaera erakusten duen mural bat soru dugu. Gero klasearen aurrean jartzea egokitu zaigu, egindakoa apur bat azalduz. Oso baliagarria iruditu zait hau hezkuntzara eramateko, horrelako mural koloretsu eta erakargarriak oso aproposak iruditzen zaizkit ikasleei gauzak irakatsi ahal izateko.

Azkenik, klasearen azken zatian soinua lantzen aritu gara. Lehenik eta behin youtubeko bideo baten soinua deskargatzen ikasi dugu Convertidor de youtube mp3 programarekin. Ondoren soinu edo abesti hori Audacity-rekin zabaldu eta mikrofonoen bitartez gure ahotsa sartzen ikasi dugu. Egia esan hasieran ahotsa entzuteko arazoak izan ditut baina gero ondo moldatu naiz. Oso ariketa entretenigarria iruditu zait hau.

http://munagorrilh6.blogspot.com.es/2013_01_01_archive.html 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina