hikhasi.com - albisteak

2015(e)ko urtarrilaren 2(a), ostirala

Gogoeta 2014/10/22

Atzo izan genuen kurtsoko lehen klase magistrala IKT-n. Bertan web 2.0-ri buruzko hainbat gauza berri ikasteko aukera izan genuen teoriaren bitartez: oraindik garapen prozesuan dagoen zerbait dugu Web 2.0, hau da, beta fasean dago. Bukatzeko, web 2.0 zer den azaldu ondoren, honen barnean oso garrantzizkoak diren kontzeptu edo termino batzuk ikusi genituen: Estandarizazioa, bernahasketa, konbergentzia, partehartzea eta erabilerraztasuna hauen artean.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Web_2.0

Orain, gaurko egunean izan dugun praktika klasea izango dugu hizpide. Bertan hainbat ariketa ezberdin egin ditugu, arlo ezberinak landuz.

Hasieran, http://consigna.ehu.es/ erbiltzen ikasi dugu. Honetarako "zip" dokumentuak sortzen ikasi dugu lehenik, dokumentuak konprimitzeko baliagaria dena eta ondoren EHU-k eskaintzen duen kontsigna zerbitzu horretara igotzen ikasi dugu. Oso baliagarria irduditu zait dokumentu ezberidnak bertan gordetzeko aukera ematen duelako eta beste petsona edo ikasle batek behar izanez gero lan edo apunte horiek eskura ditzakeelako. Gainera, gure artxiboak babestuago egoteko, pasahitzez babes daitezke. Hori bai, 200Mb-eko pisua izan dezakete gehienez eta 48 orduz besterik ez dira web horretan mantentzen, gero automatikoki desagertzen dira.

Kontsignaren erabilera aztertu ondoren, Power Point-ak modu egoki eta argi batean sortu ahal izateko jarraibide edo gomendio batzuk eman dizkigu Karmelek:

  •  Diapositiba batean ez dira bost elementu baino gehiago sartu behar.
  •  Mezua argia eta graduala izan behar da.
  •  Letra tamaina egokikoa (24-tik  goragokoa) eta apaindurarik gabekoa izan behar da irakurketa errazteko. Kolorea ere ondo aukeratu behar da.
  •  PPT-a erakargarria eta denek ulertzeko modukoa izan behar da, hartzailearen harreta eskuratzeko.
Hauek ikusita, PPT-en diseinuan oihikoak izan daitezkeen akats batzuk ikusi ditugu. Oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit klase praktikoetan jorratzen ditugun gaiak, baina Power Point-en inguruan landu duguna irakasleen munduan ezinbestekoa iruditu zait. Irakasleek haien gaiak azaltzerako orduan formato honekin lantzen dituzte sarri eta horregatik honen menperatzea ezinbesteko ikusten dut, batez ere hezkuntzan.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina