hikhasi.com - albisteak

2015(e)ko urtarrilaren 4(a), igandea

Azken Gogoeta 2014/12/17

Atzoko klase magistralean azken aurkezpen teorikoak izan genituen.  Lehen taldeak jorratu zuen gaia "PLE eta MOOK kontzeptuak" izan zen eta ondorengo taldeak oso azalpen didaktikoa burutu zuen telebistako programa famatu bat imitatuz.

Kurtsoko azken saio praktikoan zentratuz, QR kodeekin hasi gara lanean. QR-ak iruditxo batzuk dira eta pilo bat kode dituzte bere barnean. Hauei telefono mugikorrarekin kamerarekin enfokatu ezkero norabaitera bideratzen zaituzte. Gure blogarentzat QR bat sortzeko aukera ere izan dugu, horretarako Unitag webgunea erabili dugularik.

http://www.netquest.com/es/blog/%C2%BFque-puede-aportar-un-codigo-qr-a-la-investigacion-de-mercados/

Azkenik, infografiak sortzeko programa batekin aritu gara: Easelly. Honen bidez sortutako infografien bidez edukiak askoz ere errazago eta modu dinamikoago batean barneratzen dira, hona hemen adibidea:

http://www.taringa.net/posts/info/17316449/Crea-infografias-facilmente-con-Easel-ly.html

Gaurkoa azken klasea izanik balorazio orokor bat egiteko garaia dela ikusten dut. Oso gustora sentitu naizen ikasgaia izan da IKT. Batez ere klase praktikoetan hainbat gauza ikasi dudala sentitzen dut; ezagutzen ez nituen tresna ugari erabili ditut, etorkizunean erabili ahalko ditudan baliabide batzuk ikusi ditut... Azken finean, ikasgai honek hasiera batean nituen helburuak bete ditu.

Beste alde batetik, esan beharra dago ostegunetan genituen klase praktiko biak batera izateak bukaerarako klasea oso astun eta nekagarria egitea eragiten duela askotan eta hori egokia den edo ez aztertu egin beharko litzateke hurrengo urteetara begira.

Orokorrean, esan bezala, oso gustura nago ikasgai honetan eraman dudan ibilbideaz, gauza berri ugari ikasi baititut lauhileko honetan zehar. Horrenbestez, blog honen bukaeraren aurrean gaudela esan beharra dizuet irakurle guztioi.  

ESKERRIK ASKO!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina