hikhasi.com - albisteak

2015(e)ko urtarrilaren 2(a), ostirala

Gogoeta 2014/10/29

Atzoko klase magistralean taldeka burutu beharko ditugun gai teorikoen azalpenekin hasi ginen. Lehen taldearen aurkezpena ikusi genuen eta hauen gaia "5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten" izan zen. Aurkezpenaren amaieran Karmelek egin zituen zuzenketetan jarri nuen harreta, izan ere, datorren astean nire taldeari egokitzen zaio aurkezpen teorikoa egitea.

Gaurko klase praktikoari dagokionez, blogaren inguruko ariketekin hasi gara. Hemen gure blogetan gadgetak sartzen ikasi dugu eta nire kasuan Ander Ruiz-ek sortutako "Keep Calm" bloga jarri dut hasieran. Ondoren, Creative commons eta Copyscape -ren bidez gure bloga babestu dugu, beraz, lehenenik lizentzia bat sortu diogu gure blogari eta bigarrenik plagioaren aurka babestu dugu.

Honen ondoen, guztiz aldatu dugu klasearen norazkoa eta, bloga alde batera utziz, irudien lanketan murgildu gara. Honetarako, "Gimp" programa erabili dugu eta nahiz eta hasieran erabiltzen jakin ez, apurka apurka hartu diogu trukua. Horretarako hainbat "esperimentu" egin behar izan ditugu: irudia moztu, tamaina aldatu, kolorea aldatu, etab. Programa honekin bukatzeko formato ezberdinetan nola gorde daitekeen ikusi dugu, eta jpg formatuan gorde. Gimp alde batera utziz hainbat programa gehiago daudenez, horietako batzuk erabili ditugu klasean: Pixlr, Bomomo, Picturetrail, Fotoflexer, etab. Bakoitzak hauetako bat aukeratu eta nola erabiltzen den esploratu behar izan du eta ondoren klase aurrean azaldu dute batzuek nola erabili.

http://www.diezcuriosidades.com/2012/08/mi-experiencia-usando-gimp.html


Gainera, klasekide batzuk kalera joan dira binaka argazkiak ateratzeko. Bikote bakoitzari gai bat ezarri zaio eta horren inguruko argazkiak atera behar izan dituzte, gaiak hauek izan dira: Ura, abiadura, airea, denbora eta komunikazioa. Bukaeran guztiok ikusi eta baloratu ditugu bikote bakoitzak atera dituen argazkiak.


Azkenik, gehigarri modura irudiek izan ditzaketen plano ezberdinak ikusi ditugu:
  • Plano generala
  • Hiru laurdeneko planoa
  • Plano laburra
  • Pikatua
  • Kontrapikatua
Irudiak editatzea beti gustatu izan zait. Nahiz eta lehendik zerbait banekien, gaurko klasean ezagutzen ez nituen baliabide berriak ezagutu ditut eta baliagarria izango zaidalakoan nago. Gainera, ikasten gabiltzan ogibidean gero eta presenteago daude teknologia berriak eta irakasteko metodologia ezberdinak jorratuz, irudien bidezkoa ere interesgarria izan daiteke eta horretarako hauek txukuntzen eta eskolarako apropos bihurtzen jakin beharko lukete irakasleek. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina