hikhasi.com - albisteak

2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

Gogoeta 2014/10/15

http://www.mungia.hezkuntza.net/web/guest/ikt
Gaur IKT-ko praktikak izan ditugu lehen aldiz kurtso honetan. Egia esan enekien zein maila behar ote genuen praktika hauetan arazorik ez izateko, baina gaur behintzat ez dut arazo handirik eduki eskatutako gauzak burutzeko.

Lehenengo teoria apur bat eman dugu (posta elektronikoa, https://, blogak...) eta horren ondoren ikasle bakoitzak bere blog propioa sortu du. Nire blogaren izena "Zaharrak berri" da, kostatu zait izen bat erabakitzea baina azkenean horixe hartu dut. 

Blogaren sorreraren ostean sarrera ezberdinak sortu ditugu bideoak, soinu grabazioak, liburuak, PPt-ak edota irudiak nola sartu ikasteko. Gero, bloga pertsonalizatzeko zenbait argibide ere eman dizkigu irakasleak eta, horiek praktikan jarriz, norberaren bloga txukuntzen eta apaintzen saiatu gara. Azkenik, klaseko azken azalpenean, irudi bat sortu dugu argazki batekin eta titulu ezberdinak jarriz Power Pointaren bidez.

Klasea oso luzea izan da, lehenengo ordu bi eta erdi egon gara eta gero, ordu erdiko atsedenaren ostean, beste ordu bi. Hala ere, luzea izateaz aparte, nahiko eramangarria egin zait ordenagailuekin ibiltzea gustatzen zaidalako eta gainera, enekizkien zenbait gauza interesgarri ikasi ditudalako. Uste dut ikasgai honetan gauza interesgarri eta praktiko asko ikasiko ditugula eta horrek jakinmina sortzen dit. Hala ere, lehen aipatu bezala, ordutegia pixka bat astuna iruditzen zait, lau ordu t'erdi baitira ia segidan.